Gora datorren erritmo eliptikoak “beat” dotore, sakon eta trinko batekin apurtuko du trantsizioa ahots xuxurlari eta leunarekin, geroxeago zerbait gogortuko dena rap ahotsarekin. BSRT kølektiv talde bilbotarrak egungo techno, drum and bass, house, trance eta musika elektronikoarekin dantzan jarriko gaitu bigarren singlearekin: Oin bai. Gainera, “Oin bai” abestia euskaraz egindako elektronikaren aldekoa da. Euskararen jai elektronikoa.

Lau musikari dira BSRT kølektiv taldearen sustatzaileak: Raperu (bertsolari ohia, orain rapero Amooma taldean), Uki (DJ, Akerjenbe Sound System eta beste kolektiboetako kide), Imanol (bateria, Amooman eta Ertz taldeetan), Torralba (sinteak eta ekoizlea, lehen baxu-jotzailea: Guda Dantza eta Afrika Bibang).

- Entzun: https://open.spotify.com/album/0SBNIXx0HSy4DuPvaBJQjr