AIMAR, edo bai, badago itsasoa, eta Aimarren abestien ertzetan loratzen diren tintaz betetako ibaiak daude eta ibaiadar mardulak, non "maite zaitut" aipatzea ahaztu zitzaiola esaten duen. Baina nahita ekoitzitako ahanzturak ere badira, Aimarrek ez baitu ahazten biziki eta sendo maite zaituela esatea, eta gainera, neurrigabe. Maitatzen jarraitzea eta segitzea maitatzen, bizitzako gauzarik preziatuena baita bizitzarekin batera. Eta Aimarrek bizitza maite du bere kantuan, eta bera da une berean erremedio eta arazo. Dena egiten eta berregiten baita.Hirugarren singlea, "Se me olvidó decir te quiero", a cappella hasten da, eta jarraian rocka zinez urratzaile eta irmo batekin bukatuko da. Rock kantu horren ehun eta hogeita bi segundo nekaezinetan zorion sentimendua goratzen da. Aimar, badago, bai, itsaso gazi eta gezia.
(Aimar kantariak Gernikako Dientes de Luna taldearekin bost disko argitaratu ditu).