AIMAR (Aimar Cid, Gernika, Bizkaia) da bakarkako proiektuaren izen artistikoa. Muzin egin zion futbol profesionalari, hezitzaile eta irakasle lanbidez, urte andana eman ditu kantuak sortzen eta letrak idazten, kantaria eta Dientes de Luna taldearekin bost disko argitaratu ditu. Orain bakarkako musika ibilbideari ekin dio, horrek, haatik, ez du esan nahi Dientes de Luna desagertu denik. Apetak eman dio, rockzaleak probatu nahi du motxila txikiagoarekin bide pertsonalena bizkarreratuz abesti intimoenekin eta frogatu nahi dio bere buruari gaitasuna duela, baina bakarrik, mendekotasunik gabe, independentziarekin. Ahots lakartuaren lorratza dute rock ataleko abestiek, oraingoz ez dago beste sailkapenik. Bereari eutsi gura dio, talentua du, eta sormen berri honi AIMAR izena jarri dio.

Aimar kantariaren bakarkako lehen single-abesti eta bideoklipak  “No soy de nadie” du izenburua. Proiektuaren lehen urratsa baino ez da. Jarraituko du, noski.