Enkore taldearen idatzia:

Agur esateko unea heldu da. Hasi ginenean bagenekien momentu hau noizbait helduko zela, eta orain argi ikusten dugu: Enkorek 10 urte beteko ditu, eta horrekin batera, eszenatokiak utziko ditugu.

Erabakia hartzea ez da batere erraza izan; Enkore gure bizitzetako ardatza izan da hamarkada oso batez eta hori barik noraezean galtzeko beldurra daukagula ezin dugu ukatu. Baina beste mundu batzuetan murgiltzeko momentua dela sentitu dugu, hamaika amets, bizipen eta ikasketa biltzen jarraitzeko.

Horregatik, min handiz, baina batez ere egindakoaz guztiz harro, agur esango dizuegu 2019an egingo dugun azken birarekin. Beraz, azkeneko aldiz gurekin abestera, dantzatzera eta elkarrekin izerditzera gonbidatzen zaituztegu.

Eszenatokietan ikusiko dugu elkar, laster.

Betidanik izan ez bada, betirako izan dadila!