{"id":8936,"date":"2025-02-18T12:35:17","date_gmt":"2025-02-18T11:35:17","guid":{"rendered":"https:\/\/baga-biga.eus\/produktua\/inox\/"},"modified":"2025-12-11T13:07:00","modified_gmt":"2025-12-11T12:07:00","slug":"inox","status":"publish","type":"product","link":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/producto\/inox\/","title":{"rendered":"Inox CD"},"content":{"rendered":"<p>Muted taldea musika-estiloa aldatuz doa, poliki-poliki. Baina hori ere ez da egia borobila. Muted taldeak, oraindik ere, metala esaten zaion musika egiten jarraitzen du. Kontua, ordea, metalari eransten dizkioten musika-\u00f1abarduretan datza. Gero eta \u00f1abardura gehiago. Gero eta ezaugarri eta bereizgarri gehiago duen metal musika egiten dute. Muted taldean anitzez garrantzitsuagoak bilakatzen ari diren \u00f1abarduraz eta maileguz jositako musika dago. Orain artekoan, metalak zuen indarrik nagusiena. Gero, metala bezain boteretsua bihurtu zen melodia atxikitzea kantuari. Metalaren eta melodiaren arteko binomio horrek bere lana egin du, eta melodiaren ildotik tropelean agertu dira \u00f1abardura horiek. Metala eta sekuentzia elektroniko programatuak. Melodiaz betetako ahotsa metalarekin batera. Metala eta pop melodiak, antzinako oihu, rap-ukitu eta garrasien kopurua zeharo gutxitu delarik. Metala eta dantzarako erritmoak nahastuta. Dantza-programazioak eta gitarra zorrotzak, mardulak. Piano soinuek eta biolinek borobildu egiten du Muted taldearen zakartasuna. Muted taldearen ertzak bigunagoak dira, samurragoak, eta horrek dakar Muted entzungarriago bat. Muted publiko handiagoren belarrietara iritsiko da. Muted taldeak, ordea, Muted izaten jarraitzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Muted Inox CDa<\/p>\n","protected":false},"featured_media":62313,"comment_status":"open","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"_et_pb_use_builder":"","_et_pb_old_content":"","_et_gb_content_width":""},"product_brand":[152],"product_cat":[225],"product_tag":[258,264],"class_list":["post-8936","product","type-product","status-publish","has-post-thumbnail","product_brand-muted","product_cat-cd-es","product_tag-heavy-metal-es","product_tag-pop-es","first","instock","sale","taxable","shipping-taxable","purchasable","product-type-simple"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/product\/8936","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/product"}],"about":[{"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/product"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8936"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/62313"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8936"}],"wp:term":[{"taxonomy":"product_brand","embeddable":true,"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/product_brand?post=8936"},{"taxonomy":"product_cat","embeddable":true,"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/product_cat?post=8936"},{"taxonomy":"product_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/baga-biga.eus\/es\/wp-json\/wp\/v2\/product_tag?post=8936"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}