“EGUNON” da enkante etxeko musika-harian entzuten dena. Pop eta house erritmo nahasien artean dabilen kanta honekin, Guda Dantzak “egun on” abesten du, agur esateko. Ez dago handinahikeririk kantu honen gaian: ironiaz, lanaren aspergarritasunaz hitz egiten du. Ez da inolako berrikuntzarik hemen. Oraingoan, Urtzi Iza (Eten Espazio Sonoro) arduratu da musikaren produkzioaz, hau ere ez da gauza berria.
Enkante hau bideoklip batean jasoa izan da, Imanol Muro zuzendariaren gidaritzapean. Guda Dantza-ko bost kideak dira enkante etxe honen langileak, musikak ez die ogibiderik eman urte guzti hauetan. Nagusi tirano baten aurka konspiratzen dute, Fermín Barberena aktoreak antzeztua, haren bizkarrean koreografiak entseatzen dituzte eta guzti. Bitxikeria gisa, enkantera etorri diren bakarrak haien gurasoak, izebak, osabak… dira. Azken finean, engainatzen utzi diren persona bakarrak.
Besterik gabe, “EGUNON” kantarekin, gonbidatuta zaude enkante dotore honetara. Bestalde, Guda Dantza-ren agur ekitaldirako gonbidapena luzatzen dizugu baita, ekainaren 21ean, Bilboko Kafe Antzokian.