Negua abestiaren eta NOLA ALDATU GARA? diskoaren harrera onaren ondoren, Eider Saezek bere single berria aurkeztuko du: Zuri Begira Hemen. Uda usaina duen abesti honek oraina sentitzera eta oroitzapen berriak sortzera gonbidatzen gaitu, behatzen artean denborak ihes egin baino lehen. Zuri Begira Hemen, soinu freskoa, intimoa eta xehetasunez betea, uda honetarako soinu-banda ezin hobea da. Melodia leunak organikoa besarkatzen duen eta zirrara zintzorako lekua uzten duen ekoizpen batekin elkartzen dira, edertasuna inperfektuan eta egunerokoan ere bizi dela frogatuta. Abesti berri honekin, EIder Saezek udako birari ere bidea irekitzen dio, eta hainbat agertokitara eramango du, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdira.




![[EH KONTRATAZIOA IREKITA] MONDRA](https://baga-biga.eus/wp-content/uploads/2025/12/DE-RONDA-©-Sofia-Taboada-400x250.jpg)
0 iruskinak