Tanxugueiras Estatuko musika paradigmari desafio egiten eta erdaldatzen ari den taldea da. Aida, Sabela eta Olaia, soinu guztiz ezberdin baina ezagun batekin, galiziar musika tradizionala gaur egungo estiloetara egokitzen dute bizitza berri bat emateko. Galiziako taldeak estatuko gainerako hizkuntza ofizialen ateak zabaldu zituen musika zirkuituan, arrakastak, errekonizioak eta ikusgarritasun handia lortuz bere musikari esker. Kontzertu masibo eta historikoak, milioika entzute, salmententetan hainbat top 1 eta estatuko artista onenekin egindako kolaborazioak taldearen indarra erakusten dute. Haien meritua da tradizioa, hizkuntza eta folklorea bizirik mantentzea eta esanahi berriez hornitzea, publiko masiboaren aurrean eramateko eta estatu baten barruan elkarrekin bizi diren kultura eta musika ezberdinen fokua goratzeko.